domingo, 29 de marzo de 2009

Emakumeak greban

Emakumeek greban jarriko bagenuke, gauza asko aldatu egingo ziren gure gizartean, zeren eta, emakume gehienek, 2 lanpostu daukate, etxe barruan nahiz etxe kanpoan, eta biak, inork ez zenuen egingo. Gainera, oraindik, emakume askok, mutilek baino askoz gehiago egiten dute, eta asko gutxiago ordaintzen diete...hau da 21.mendean aldatu nahi eta behar duguna, mutilek eta neskok berdin-berdinak izatea gizartearen begietan, lan berdinak egitea, soldata berdina ordaintzea, erantzukizun berberak eukitzea...

jueves, 12 de marzo de 2009

Martxooak 8 =D

http://www.arbizu.info/Argazkiak/Berriak/Haundiak/martxoak8_08copiaN.jpg

KLIKa ITXASU HAU ETA ARGAZKI BAT IKUSI-KO DUZUE.

EmakumeeaaReen eguunaa !

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna izan zen. Egun honek badu bere historia eta guk hemen laburbildu dizuegu. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat emakumeren nondik norakoak bildu ditugu. Berdintasuna ez da lortu, baina emakumeek aurrerapausoak eman dituzte.

EMAKUMEAREN EGUNA

EMAKUMEAK BERE EGUN BEREZIA DUTE BERE LANARENGATIK ETA MARTXOAREN 8AN OSPATZEN DA MUNDU MAILAN. OZPAKIZUN HONEK NEZKENTZAT DA BAKARRIK BAINA ZERGATIK NESKEK ERE GIZON LANGILEAREN EGUNA HARTZEN DUTE FEZTA?? HORI EZ DA BIDEZKOA, BERAIEK BERE FEZTA BADAUKATE ZERGATI GUREA HARTU BEHAR DUTE?? GAINERA EMAKUMEAK EZ DAUDE HAIN TXARTO IKUSITA GIZARTE HONETAN, ASKOTAN BAKARRIK NESKA IZATEAGATIK KONTRATATU BEHAR DIOTE ETA GIZON BATEK BAINO TXARRAGO EGITEN DU LANA. HORREGATIK EZ ZAIT ZENTZUZKOA IRUDITZEN LEGE HORREK BAINA GOBERNUAK JAKINGO DU ZE LEGEAK EGIN, NIK DAKIDAN BAKARRA DA HORAIN KRISIAN GAUDELA LEGE HORRENGATIK, GOBERNUAN DAUDEN NESKEK EZ DUTELAKO IDEAIRIK NOLA GOBERNATZEKO ETA LEGE HORI AZTEAN TXARTO JOAN DA GURE HERRIALDEA.

Emakumearen eguna!

emakumeen eguna

Emakumearen eguna martxoaren 8an ospatzen da. 1908an new yorkeko fabrika batean 146b emakume hil zirelako, baina hala ere, gogoratzen dena ez da 1908 gertatuko zena baizik eta 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. New York-eko 20.000 langile, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela.

EMAKUMEAREN EGUNA

Emakumearen eguna martxoaren 8an da.

1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten “Women´s Day” izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik.

1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik.

Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911. urtean ospatu zen, martxoaren 19an.1914. urtean martxoaren 8ra izatera pasatu zen. Hala ere, egun hori boto eskubidea lortzeko ezarri zuten, eta ez, urte luzeetan uste izan dugun moduan, lantegietako grebak zirela eta.

emakumeen eguna

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna izan zen. Egun honek badu bere historia eta guk hemen laburbildu dizuegu. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat emakumeren nondik norakoak bildu ditugu. Berdintasuna ez da lortu, baina emakumeek aurrerapausoak eman dituzte.

1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten “Women´s Day” izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik.

Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen. Hala ere, egun hori boto eskubidea lortzeko ezarri zuten, eta ez, urte luzeetan uste izan dugun moduan, lantegietako grebak zirela eta.

Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen eta Estatu espainiarrean 1977. urtean berreskuratu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Franco hil ondoren.

Emakumeen egoera gaur egun

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, euskal langile-klasearen zatirik handiena 650.000 emakumeek osatzen dute.

“Etxekoandreek” osatzen dute euskal langile-klasearen zatirik handiena. Eta gogoan izateko beste datu bat hauxe da: etxeko lanaren %92 emakumeek egiten dute.

Etxea alde batera utzita, emakumearen lan tasa %57´5 da eta gizonezkoena, berriz, %80. Gainera, 35 urtetik gorako emakumeen artean, aldea are handiagoa da. Eustat-ek egindako inkesta baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeek gizonek baino denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanak egiten; gutxi gorabehera, hirukoitza. Bukatzeko, sexuen artean berdintasuna lortzeko benetako borondatea dutenentzat urteko 365 egunak dira martxoaren 8a, eta ez egun hau soilik.

emakumearen eguna

1857.urtean, New Yorken, fabrika bateko emakume guztiak greban jarri ziren, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortu nahi zutelako.Azkenean, lantegia erre zuten eta gero, bertan, lan egiten zuten emakumeei hil zuten.
Egun hori gogoratzeko, martxoaren 8an, emakumearen eguna ospatzen da.1994.urtetik, ospatzen da.

Istorioa :)

Ane, 34 urteko emakumea da. 14 urte darama Ikerrekin ezkonduta. Ume bat daukate, Erlantz izenekoa, eta 9 urte ditu. Iker 36 urte ditu eta abokatua da. Anek zuzenbide ikasketak egin zituen, baina etxeaz eta bere semeaz arduratu behar zenez, ezin zuen lanerik egin. Pasaden urtean, Anek Ikerrekin serio-serio hitz egin zuen. Bizitza osoa ikasten eman zuen eta lan egin nahi zuela esan zion. Iker ez zegoen oso adoz, baina azkenean baitz esan zion. Orain, urte bat geroago, Iker oso pozik dago bere emaztearen lanarekin. Etxean ez daukate problemarik, Erlantzek ez du haien laguntza behar eta etxerako lanak hiruren artean banatzen dituzte. Lehen Ane ez zegoen bere bizitzarekin oso konforme, orain berriz, hirurak pozik bizi dira.
Martxoak 8, emakumeen eguna.

Emakumeek eguneroko etxeko-lan eta zainketa arduretan greba egingo balute gertatuko litzatekena imajinatzean datza aurtengo kanpaina.

Imajina ezazu greba martxoaren 3an hasi dela eta ekainaren 3ra arte ez dela bukatuko. Imajina itzazu zein ondorio, lorpen, aldaketa… izango lituzkeen zure bizitzan, etxean, familian, enpresan, herrian… ekonomian, osasungintzan, hezkuntzan, ongizatean…

Toki honetan, gure gizartean emakumeek egiten dituzten ugaltze eta zaintza lanak islatu nahi dira, lan hauek ez betetzeak izango lituzkeen ondorioak jasoz.

Mundu berdina.

Maria, 32 urte du, eta Josebarekin eskonduta dago, 35 urtekoa. 6 urte daramate eskonduta eta 4 urteko semea dute, eta biak lan-orduak banatzen dute haien lanekin, aurrari zaintzeko eta etxeko lanak egiteko.

Emakumeen lehengo botoa.

1789. urtean, frantziar iraultza ondoren, lehengo frantziar errepublika sortu zen, eta demokrazia osoz jokatzen, konsulak emakumei bozkatzeko eskubidea eman zieten. Hau, aurrerapen demokratiko-femenista izan zen.

gizonen eta emakumeen berdintasuna.

Lourdes, 28 urteko neska bat da, eta Manolorekin, 29 urteko mutil batekin eskonduta dago. Hasieran, Manolo matxista bat zen, baina lourdes lan egiten hasi zenean, iritziz aldatu egin zen, eta orain feminista bihurtu egin da, baina oraindik, egiten dituen komentario batzuek, Lourdesi, mintzen diote, eta horregatik, alaba bat eulkitzean, Manolo zaintzea behartu egin zuen, eta hain nekatuta egonez gero, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, onartu egin zuen.

1910 copenhaguen

Urte honetan, emakume sosialisten nazioarteko biltzarra egon zen, eta han, emakumearen eguna, martxoak 8 ospatzea proposatu zuten.

miércoles, 11 de marzo de 2009

Emakumearen Eguna :)


1908.urteko martxoaren 25ean, 130 emakume langile hil ziren New York-eko “Triangle” izeneko fabrikako sutean. Emakume gehienak gazteak ziren, inmigranteak eta juduak. Gertakizun gogor hura ondorengo urteetan egingo ziren ospakizunetan oso gogoratuta izan zen.


1911.urtean, lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan ospatu zuten, Martxoaren 19an. Urte hartan eta milioi bat pertsona bildu ziren, emakumeentzako botoa, lanerako eskubidea edo berdintasuna hezkuntzan eskatzeko.

aSmaTutAko IstoRioA.....

Blanca 44 urteko emakume bat da eta goizero bere senarrarekin altxatzen da ohetik 7:45etan eta bion artean beren hiru semeentxako gozaria prestatzen dute, baina aurretik biak joaten dira semeen logeleetara haiek esnatzeko, semeak ohea egiteko eta janzten laguntzeko. Gero bostak batera gozaltzen dute eta denon artean Blancari laguntzen diote harrikoa egitera. 8:45an denok joaten dira etxetik adibidez: Blanca irakaslea denez joaten da bere semeekin eskolara eta bere senarra abokatua denez bere bulegora. 13:30etan denok etxean elkartzen dira bazkaltzeko, semeek mahaia prestatzen dute eta Blanca eta senarra bazkaria prestatzen dute. 14:00etan denok mahaian ezertzen dira eta bazkaltzen dute. Ostean denok Blancari laguntzen diote harrikoa egiten. Eta 14:45etan berrio joaten dira lanera, eta 19:00etararte ez dira ailegatzen etxera lanagatik edo klaseko ordutik kanpo egiteko aktibitateak. Ailegatzean Blanca eta senarra beren semeei laguntzen diete etxeko lanetan , eta 20:00etan Blanca eta senarra afaria prestatzen hasten dira eta 20:30etan semeak mahia jartzen dute eta 20:40etan afaltzen a
hasten dira. Afalostean denok harrikoa egiten dute . Harrikoa egin eta gero semeeak denbora pixka bat izaten dute jolasteko eta Blanca eta senarra sofan telebista ikusteko beste denboratxoa. 10:30etan denok oheratzen dira, hurrengo egunean energia betez egoteko.

martes, 10 de marzo de 2009

EmaKume LanGileARen EgunA....

1911:
Urte onetan ,lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan. Martxoaren 19an egin zen urte hartan eta milioi bat pertsona bildu zituen, emakumeentzako botoa, kargu publikotara iritsi ahal izateko eskubidea, lanerako eskubidea edo berdintasuna hezkuntzan eskatuz. Astebete beranduago, martxoaren 25ean, 140 emakume langile hil ziren New York-eko Triangle fabrikako sutean. Gehienak gazteak ziren, italiar inmigranteak eta juduak.