Pasaden asteartean ikasturte honen lehengo txangoa izan genuen, oso pozik hasi ginen, zazpi hilabeteetan ez dugulako txangorik egin, baina pixka bat dezepzionatuta amaitu genuen, oso nekatuta baikeunden. Oso bide luzea egin genuelako, Algortatik Plentziaraino ibiltzen, Paco, Txema eta Iñigorekin.
Lau ordu eta erdi egon ginen ibiltzen, baina paradatxo batzuekin zerbait jateko eta deskantsatzeko.
Paisaiak ikusgarriak ziren, edonork gustuko dituen haietakoak ziren. Nahiz eta oso neketsua izan, lagunekin joatean laburragoa egiten da bidea beti.
Azkenean, Plentziara iritsi ginenean ordu bat eman ziguten jateko nahi genuen lekuan. Jan eta pixka bat jolastu ondoren, metroa hartu genuen sarrikora bueltatzeko.
jueves, 2 de abril de 2009
ALGORTA - PLENTZIA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario